Hemen zaude: Hasiera Proiektua

Proiektua

Helburu nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jartzen dituen politikei laguntzea izanik, onurak garbiak dira:

  1. AUKERATZEN DIREN GOBERNU POLITIKAK EBALUATZEKO TRESNA BATEN GARAPENA. Tresna honek Aldundiak martxan jarri nahi duen edozein gobernu politika aztertzeko baliagarri izango da, martxan jartzeak suposatzen duen kostu ekonomiko edo soziala kontutan izanik. Orain arte landutako ereduekiko suposatzen duen abantaila hurrengoa da, eredua osatzen duten banakako elementuen loturak eta erlazioak hartzen dituela kontutan.
  2. EMAITZETAN ERAGIN HANDIENA DAUKATEN ALDAGAIEN DIAGNOSTIKO ETA ANALISIA. Agente ezberdinen jarrerak, loturak eta ondorioak kontutan izanda jasotako informazio aberastasunak, sistema konplexu baten ezaugarriak aztertzeko aukera eskaintzen du.  Egoera honetan, emaitzetan eragin handiena daukaten aldagaiak identifikatzea posible da.
  3. GOBERNU POLITIKA BATEN BIZI ZIKLO ETA EBALUAKETA ZUZEN BAT GARATZEKO PLANGINTZA BATEN DISEINUA. Gobernu Politika baten garapena, hainbat fasetan ematen da, ziklo bat osatzen dutelarik. Ziklo honen faseak erlazionaturik daude eta bukaeran berrelikadura batekin bukatzen da, ez da emaitzen ebaluaketarekin amaitzen, hainbat arazo agertu baitaitezke.